sábado, 12 de diciembre de 2015

DANTZAK GORPUTZ HEZKUNTZAN

Gaur egungo hezkuntzan dantzak ez dauka leku finku bat eta eskola gutxik daukate dantza irakasgai moduan. Hala ere, honek ez du esan nahi dantza lantzen ez denik eta askotan gorputz hezkuntzako orduetan egiten da. Gaurko postean nire esperientzia pertsonala kontatuko dizuet.

Nire ikasketak Portugaleteko ikastolan egin ditut. Bertan egindako bizitza akademikoan zehar dantzak eduki duen presentzia bi etapetan banatu dezaket. Alde batetik lehen hezkuntzakoa eta bestetik bigarren hezkuntzako.

Lehen hezkuntzan zehar 3.mailan zehazki dantza irakasgai moduan landu genuen bere ebaluazioarekin. Garai hartan ematen genuen dantza euskal dantzak ziren oso tipikoak direnak: zazpi jauzi, esku dantza..

Bigarren hezkuntzan, laugarren mailan, gorputz hezkuntzan landu genuen dantza ebaluaketa batean eta dantza librea zen non euskal dantzak landu behar genituen eta munduko beste dantza bat ere bai. Bigarren dantza hau gure esku zegoen, guk aukeratu behar genuen zein kultura landu, zein abesti eta zein izango zen dantza.

Amaitzeko komentatu nahi dut nola urtero inauteriak heltzen zirenean klase guztiek bere dantza prestatu behar genuen.


Eskerrik asko irakurleok!

miércoles, 2 de diciembre de 2015

Musika, dantza eta....ANTZERKIA!

Argi dago blog honetan dantzari burz hitz egiten dela baina nik uste dut hezkuntzan antzerkia landu beharko litzatekeela. Zergatik? Ikasteko beste forma bat delako oso dinamikoa dena eta oso dibertigarria dena.

Hauek dira antzerkiak dituen abantailak hezkuntzaren esparruan:

1-. Irakumena eta literatura arloak sendotu egiten ditu.

2-. Artea, historia eta lenguaia arloak eguneratzen dituzte umeek.

3-. Ikasleen arteko sozializazioan laguntzen du batez ere komunikatzeko arazoak dituzten umeen artean.

4-. Kontzentrazioa eta umeen aditasun maila hobetzen du.

5-. Baloreak transmititu eta irakasten ditu.

6-. Ikasleek erreflexionatzea sustatzen du.

7-. Zentzumenen erabilpena sustatzen du.

8-. Pentsatzearen ariketa motibatzen du.

9-. Sormena eta imaginazioa estimulatzen du.

10-. Ikasleak seguruak sentitzea lortu nahi du.

11-. Fantasiarekin jolasten laguntzea lortu nahi du.

12-. DIBERTIGARRIA ETA ONDO PASATZEA.

Beraz, hau guztia jakinda argi dago zein garrantzitsua izan daiteeken antzerkia ikasleengan.
Zergatik ez probatu edo sustatu zuen eskoletan?
Saiatu zaitezte!!


martes, 24 de noviembre de 2015

MUNDUKO DANTZAK

Dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.

Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.

Aintzinean , dantza gertakari inportanteei inportantzia handiagotzeko egiten ziren. Gaur egun dantza ondo pasatzeko edo sentimenduak adierateko erabiltzen dugun ekintza bat da.

Dantza mota asko daude: dantza klasikoak (balet), funky, hip hop, break dance, regueton, flamenkoa, merenguea, samba, salsa...

Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea eukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.

MUNDUAN ZEHAR MOTA ASKOTARIKO DANTZAK IKUSI DAITEZKE ETA HEMEN ADIBIDE BATZUK JARRIKO DITUT ZUEK GOZATZEKO!


jueves, 19 de noviembre de 2015

Euskal dantzak hezkuntzan!

Euskal dantzak gure lurreko tradizioak dira beraz Euskal Herriko ikasleek tradizio hauek ezagutu ahal izateko eskola batzuetan lehen hezkuntzan ikasgai moduan euskal dantzak dituzte.

Lantzen diren dantzak normalean ez dira izaten zailtasun handikoak eta ezagunenak izaten dira hau da edonork dantzatu ditzakeen dantzak izaten dira.

Link honetan aurkitu dezakezue dantz tradizionalak dantzatzeko urratzak:
https://drive.google.com/file/d/0Bw5oWHXRDZ0sMDhjZDJhZDgtZjk0YS00NWI2LWI0ZDUtN2YwZjRjNjMxNTQz/view


ESKOLETAN EGINDAKO DANTZEN BIDEOAK:

miércoles, 11 de noviembre de 2015

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO ABESTIAK

Bizitzan dantzatu ahal izateko ezinbestekoa da erritmoa eta erritmoa jarraitzea. Musikak erritmoa finkatzen du, beraz musika eta dantza eskutik doaz. Mota desberdinetako musika eta abestiak existitzen dira eta era bera mota desberdineko dantzak ere. Lehen hezkuntzan landuko daitezkeen abestiei buruz arituko naiz gaurkoan, izan ere, abesti hauek umeen psikomotrizitatea aktibatzen dute.

Hasteko guztiok ezagutzen dugun abestia aurkeztuko dizuet. 'soy una taza'. Nork ez daki abesti hau abesten? Inork ere ez. Nork daki abesti honek dauzkan abantailak? Gutxi batzuk. Abesti honek barreak sortzea lortzen du baina aldi berean etengabe besoak mugitzea laguntzen du.



Bestalde, Pirritx eta Porrotx pailasoen abestia dago 'Trikitixa trikitxa xa'. Bertan gorputzeko atal guztiak mugitzen dira eta umeek ondo pasatzen dute izan ere barregarria egiten zaie ipini behar dituzten posturak ipintzie eta besteek nola dauden kokatuta ikustea. Dantza hau oso komenigarria da psikomotrizitatea lantzeko eta ondo pasatzeko!





domingo, 8 de noviembre de 2015

Zertan laguntzen du dantzak umeei?

Gaurkoan, dantzak umeengan dituen efektuak aztertuko ditugu. 

Hasteko eta gehien nabaritzen dena da beraien EGOERA FISIKOA asko hobetzen duela, izan ere, erregulartasunez dantzatzen dute haurrek egoera fisiko oso onarekin hazten dira bizitza aktiboa dutelako. Flexibilitatea, indarra eta eta erresistentzia handitzen da, daukaten postura zirkulazioarekin batera hobetzen dute eta koordinazioa garatzen dute.

Jarraitzeko SOZIALIZAZIOAn laguntze du, hau da, haurrak beste haurrekin erlazionatzeko asko laguntzen du dantzak. Dantza klaseetan taldeetan lan egiten ikasten dute eta baita laguntasuna zer den ere ikasten dute. Adin berdineko nahiz  desberdinetako umeekin erlazionatzen ikasten dute, errespetua lantzen dute.

GAITASUN AKADEMIKOAn ere laguntzen du dantzak izan ere adimenaren garapenean laguntzen du. Egin izan diren ikasketa batzuek esaten dute dantzatzen duten umeek arrakatatsuagoak dira dantzatzen ez dutenak baino. Dantzak memoria, aditasuna, disziplina eta kreatibitatea lantzen laguntzen die.

Bestalde, duten AUTOESTIMUA indartzen laguntzen die. Dantzak haurren nortasuna era kreatibitatea expresatzen laguntzen du. Ezberdinak diren pertsonak onartzea sustatzen du dantzak. Gainera dituzten kualitateak ezagutzen eta lantzen laguntzen du.

DANTZA EZINBESTEKOA DA!

martes, 27 de octubre de 2015

ZERTARAKO DANTZATU?

Oso jakina da dantza oso onuragarria dela osasunarentzat. Baina zehatz mehatz, nola laguntzen du dantza gure gorputzako osasunean,osasun mentalean eta umorean?
Dantza adin guztietako pertsonek kirola egiteko eta osasuntsu mantentzeko balio duen jarduera da.

1.Osasun fisikoan
Hasteko, bihotza laguntzen du. Italian egindako ikerketa batek probatu zuen dantzak bihotza laguntzen duela, arnasketa hobetzen duela eta bizitzako kalitatea hobetzen duela beste kirol batzuekin konparatzen badugu, adibidez, bizikletarekin edo ibiltzearekin.
2.Pisua galtzen da
Journal of Physiological Anthropology-k ikerketa bat egin zuen  eta honek adierazi zuen dantzak bizikletak edo jogging-a egitean baino pisu gehiago galtzen da
3. Energia,indarra,erresistentzia  eta flexibilitatea lortzen da
4.Postasunez betetzen zaitu
5. Estresa eta depresioa alboratzen ditu
6. Autoestimuak gora egiten du eta zure burarekiko konfidantza handitzen da
7. Alzheimerraren kontrako borrokan laguntze du                                                                             
8 .Memoria hobetzen du
9. Adimena handitzen du
 






DANTZATZEAN BIZITZA IRABAZTEN DUGU. ETA ORAINDIK GELDITZEN DA JENDEA USTEN DUENA DANTZA EZ DELA BEHARREZKOA? ARGI DAGO EZ DELA HORRELA!
GORA DANTZA!




 



Sarreran nola ipini linka edo esteka

Vimeon pilo bat bideo interesante lortu daitezkk, beste batzuk ez horrenbeste-

EUSKAL DANTZA 8A+ from Javier Meng on Vimeo.

Beste bideo bat

Bideo hau html sistematik

Sarrera bideoarekin

Bideo bat sartuko dugu sarrera honetan, youtubetik zuzenean, oso erraza da.

martes, 20 de octubre de 2015

Dantza: hezkuntzan baztertuta dagoen arloa.

KAIXO! Ni Irantzu naiz eta blog honetan dantza eta hezkuntza batuko ditut. Izan ere, hezkuntzan oso leku gutxi dauka dantzak batez ere musikarekin konparatzen badugu. Eskola gutxik irakasgai bezala daukate dantza lehen hezkuntzan, Euskadin adibidez eskola edota ikastola oso gutxitan euskal dantzak lantzen dira horrekin batera euskal kultura landuz. Dantzak guk ematen diogun garrantzia baino askoz gehiago dauka, gainera, mundu osoan zehar dantzatzen da nahiz eta egiteko erak desberdinak izan. Beraz, esan daiteke dantza hezkuntzan,alboratuta dagoela. Azpi gai honekin eta gehiagoekin ibiliko naiz aste hauetan zehar... Hurrengora arte!