martes, 20 de octubre de 2015

Dantza: hezkuntzan baztertuta dagoen arloa.

KAIXO! Ni Irantzu naiz eta blog honetan dantza eta hezkuntza batuko ditut. Izan ere, hezkuntzan oso leku gutxi dauka dantzak batez ere musikarekin konparatzen badugu. Eskola gutxik irakasgai bezala daukate dantza lehen hezkuntzan, Euskadin adibidez eskola edota ikastola oso gutxitan euskal dantzak lantzen dira horrekin batera euskal kultura landuz. Dantzak guk ematen diogun garrantzia baino askoz gehiago dauka, gainera, mundu osoan zehar dantzatzen da nahiz eta egiteko erak desberdinak izan. Beraz, esan daiteke dantza hezkuntzan,alboratuta dagoela. Azpi gai honekin eta gehiagoekin ibiliko naiz aste hauetan zehar... Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario