sábado, 12 de diciembre de 2015

DANTZAK GORPUTZ HEZKUNTZAN

Gaur egungo hezkuntzan dantzak ez dauka leku finku bat eta eskola gutxik daukate dantza irakasgai moduan. Hala ere, honek ez du esan nahi dantza lantzen ez denik eta askotan gorputz hezkuntzako orduetan egiten da. Gaurko postean nire esperientzia pertsonala kontatuko dizuet.

Nire ikasketak Portugaleteko ikastolan egin ditut. Bertan egindako bizitza akademikoan zehar dantzak eduki duen presentzia bi etapetan banatu dezaket. Alde batetik lehen hezkuntzakoa eta bestetik bigarren hezkuntzako.

Lehen hezkuntzan zehar 3.mailan zehazki dantza irakasgai moduan landu genuen bere ebaluazioarekin. Garai hartan ematen genuen dantza euskal dantzak ziren oso tipikoak direnak: zazpi jauzi, esku dantza..

Bigarren hezkuntzan, laugarren mailan, gorputz hezkuntzan landu genuen dantza ebaluaketa batean eta dantza librea zen non euskal dantzak landu behar genituen eta munduko beste dantza bat ere bai. Bigarren dantza hau gure esku zegoen, guk aukeratu behar genuen zein kultura landu, zein abesti eta zein izango zen dantza.

Amaitzeko komentatu nahi dut nola urtero inauteriak heltzen zirenean klase guztiek bere dantza prestatu behar genuen.


Eskerrik asko irakurleok!

No hay comentarios:

Publicar un comentario