ASTEKARIA

ATAL HONETAN KLASEKO EGUNETAN ZEHAR EGINDAKO GUZTIA KONTATUKO DIZUETA!


2015/12/15
Gaur ikasgai honetako azken klasea izan azken bi asteetan ez dugu klaserik eduki modulo lana eta zubia egon delako. 
Lehenengo atalean denbora eduki dugu lanari azken aldaketak egiteko. Aldi berean Josunerekin modulo lanean zeuden ikasleek lanaren aurkezpena egindute eta klase osoaren aurrean haien bideoa erakutsi digute. 
Bigarren zatian IKTko proiektuen aurkezpenaren txanda heldu da. Azken hamar minutuetan ebaluazioa bete dugu.


2015/11/24

Gaurko saioan 5.6 puntua eginda ekarri behar genuen lanarekin jarraitu ahal izateko. 5.7 puntua etxerako bidali digu Josunek hurrengo puntu potoloarekin jarraitu ahal izateko beraz gaurko klasea talde lanean zentratu da. 



2015/11/17

Gaurko klasean lehenengo saiotik denbora galdu gabe taldeetan ibili gara proiektuarekin jarraitzeko. Kronograma egiten ibili gara baita gaitasun digitalaren mapa eta informazioa bilatzen egon gara.
Jarraitzeko deliciousen kontu bat zabaldu dugu erabiltzen ditugun linkak gordetzeko.

   

2015/11/10

Gaur testu akademikoak nola egin behar diren ikasteko ariketa bat egiten egon gara bikoteka eta ondoren egelare igo dugu egindakoa. Ariketa egiten hasi baino lehen Josunek egin behar den guztia zelan egiten den azaldu digu gero guk egiteko.

Bigarren saioan taldeetan ibili gara proiektuarekin hasteko. SITEs bat zabaldu dugu taldeko SITEsa izango dena. Ondoren taldeko fitxa egin dugu argazkia eta informazioa gehituz.



2015/10/27


Gaurko klasean argazkiak mozten ikasi dugu eta aldi berean picture manager nola erabiltzen den irakatzi digute. Gainera, bloggean bi post jarri ditugu jakiteko nola sartzen diren bideoak html forman edota betiko sisteman. Hala ere, guk erabili behar dugun sistema html-ekoa da tamaina pertsonalizatus. 

Klaseko bigarren zatian denbora utzi digu bloggean bigarren sarrera ofiziala egiteko eta ni neuk egindako sarrera 'Dantzak nola laguntzen gaitu?' izan da. 

Eguneko bigarren klasean taldeak osatu digu proiektuak burutzeko, lauko taldeak izan dira eta zerezkoa izango den lana azaldu digu. Azkenik, testu bat irakurri dugu eta galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, testua, lan taldeetan sor daitezkeen arazoei buruz zihoan eta nola konpondu daitezkeen arazo hauek taldeetan estabaidatu dugu.



2015/10/20
Gaurko klasean blog bat zer den azaldu digu Josunek. Azaldu digu igotzen dugun guztia nahiz eta ezabatu beti aztarnaren bat gelditzen dela sarean. Gainera, nahiz eta sarera igotzen den guztia librea izan beti besteen lana errekonozitu behar dugula ulertarazi digu irakasleak. Blogarekin zeri egingo dugun lauhileoan zehar kontatu digu eta pentsatzen ibili gara gure blogaren gai nagusia beti hezkuntzarekin lotu behar dena.
Niri okurritu zaizkidan gaiak:
  • Elikadura
  • Musika
  • Dantza
  • Bullying
 Azkenean dantzari buruzko bloga egitea erabaki dut izan ere hezkuntzaren barruan oso baztertuta dagoen arloa dela uste dudalako. Bi klase praktikoetan zehar bloga apaintzen, orriak egiten eta gadgetak sortzen ibili gara.




2015/10/13


Gaur klaseko lehen eguna izan da. Irakasgaiaren aurkezpena egin du Josunek eta ebaluazioa nola izango den azaldu digu. Amaitzean lista pasatu du eta nola joan diren gure praktikak galdetu digu baita zer ikasi dugun ere galdetu digu.


Argi utzi digu IKT dela irakasgai eta ez informatika. Ondoren fitxa bat bete dugu gure datu pertsonalekin horrela gu hobeto ezagutzeko. Gure sazre sozialak erabiliz argazki bat atera dugu fitxategian ipini ahal izateko. Ondoren, egalara igo dugu fitxa.


Irakasgairekin hasteko galdetigi bat egin dugu binaka. Ni pertsonalki ez ditut ezagutzen informatikako terminoak oso ondo hori dela eta galdera batzuk erantzun gabe utzi ditugu.Binakako lana izan da. Geroxeago guztion artean galderak osatu ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario