martes, 24 de noviembre de 2015

MUNDUKO DANTZAK

Dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.

Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.

Aintzinean , dantza gertakari inportanteei inportantzia handiagotzeko egiten ziren. Gaur egun dantza ondo pasatzeko edo sentimenduak adierateko erabiltzen dugun ekintza bat da.

Dantza mota asko daude: dantza klasikoak (balet), funky, hip hop, break dance, regueton, flamenkoa, merenguea, samba, salsa...

Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea eukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.

MUNDUAN ZEHAR MOTA ASKOTARIKO DANTZAK IKUSI DAITEZKE ETA HEMEN ADIBIDE BATZUK JARRIKO DITUT ZUEK GOZATZEKO!


jueves, 19 de noviembre de 2015

Euskal dantzak hezkuntzan!

Euskal dantzak gure lurreko tradizioak dira beraz Euskal Herriko ikasleek tradizio hauek ezagutu ahal izateko eskola batzuetan lehen hezkuntzan ikasgai moduan euskal dantzak dituzte.

Lantzen diren dantzak normalean ez dira izaten zailtasun handikoak eta ezagunenak izaten dira hau da edonork dantzatu ditzakeen dantzak izaten dira.

Link honetan aurkitu dezakezue dantz tradizionalak dantzatzeko urratzak:
https://drive.google.com/file/d/0Bw5oWHXRDZ0sMDhjZDJhZDgtZjk0YS00NWI2LWI0ZDUtN2YwZjRjNjMxNTQz/view


ESKOLETAN EGINDAKO DANTZEN BIDEOAK:

miércoles, 11 de noviembre de 2015

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO ABESTIAK

Bizitzan dantzatu ahal izateko ezinbestekoa da erritmoa eta erritmoa jarraitzea. Musikak erritmoa finkatzen du, beraz musika eta dantza eskutik doaz. Mota desberdinetako musika eta abestiak existitzen dira eta era bera mota desberdineko dantzak ere. Lehen hezkuntzan landuko daitezkeen abestiei buruz arituko naiz gaurkoan, izan ere, abesti hauek umeen psikomotrizitatea aktibatzen dute.

Hasteko guztiok ezagutzen dugun abestia aurkeztuko dizuet. 'soy una taza'. Nork ez daki abesti hau abesten? Inork ere ez. Nork daki abesti honek dauzkan abantailak? Gutxi batzuk. Abesti honek barreak sortzea lortzen du baina aldi berean etengabe besoak mugitzea laguntzen du.



Bestalde, Pirritx eta Porrotx pailasoen abestia dago 'Trikitixa trikitxa xa'. Bertan gorputzeko atal guztiak mugitzen dira eta umeek ondo pasatzen dute izan ere barregarria egiten zaie ipini behar dituzten posturak ipintzie eta besteek nola dauden kokatuta ikustea. Dantza hau oso komenigarria da psikomotrizitatea lantzeko eta ondo pasatzeko!





domingo, 8 de noviembre de 2015

Zertan laguntzen du dantzak umeei?

Gaurkoan, dantzak umeengan dituen efektuak aztertuko ditugu. 

Hasteko eta gehien nabaritzen dena da beraien EGOERA FISIKOA asko hobetzen duela, izan ere, erregulartasunez dantzatzen dute haurrek egoera fisiko oso onarekin hazten dira bizitza aktiboa dutelako. Flexibilitatea, indarra eta eta erresistentzia handitzen da, daukaten postura zirkulazioarekin batera hobetzen dute eta koordinazioa garatzen dute.

Jarraitzeko SOZIALIZAZIOAn laguntze du, hau da, haurrak beste haurrekin erlazionatzeko asko laguntzen du dantzak. Dantza klaseetan taldeetan lan egiten ikasten dute eta baita laguntasuna zer den ere ikasten dute. Adin berdineko nahiz  desberdinetako umeekin erlazionatzen ikasten dute, errespetua lantzen dute.

GAITASUN AKADEMIKOAn ere laguntzen du dantzak izan ere adimenaren garapenean laguntzen du. Egin izan diren ikasketa batzuek esaten dute dantzatzen duten umeek arrakatatsuagoak dira dantzatzen ez dutenak baino. Dantzak memoria, aditasuna, disziplina eta kreatibitatea lantzen laguntzen die.

Bestalde, duten AUTOESTIMUA indartzen laguntzen die. Dantzak haurren nortasuna era kreatibitatea expresatzen laguntzen du. Ezberdinak diren pertsonak onartzea sustatzen du dantzak. Gainera dituzten kualitateak ezagutzen eta lantzen laguntzen du.

DANTZA EZINBESTEKOA DA!